Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EZKABARTEKO UDAL PLAN OROKORRAREN PROIEKTUA JENDAURREAN JARTZEA 2022ko UZTAILA

-AZALPEN-BILERA:

 

2022ko uztailaren 28an bilera irekia eginen da jendearentzat, egungo proiektua eta 2019an behin-behinekoz onartu zenetik izandako aldaketa nagusiak azaltzeko. Teresa Nebreda, Plana idatzi duen taldeko zuzendaria eta Udaleko arduradunak bertan izango dira.

Bilera uztailaren 28an eginen da, Arreko Gizarte Etxean, 19:30ean.

-JENDEARENTZAKO ARRETA:

 

Abuztuaren 2an eta 3an, talde erredaktoreko zuzendariak zuzenean lagunduko die hala eskatzen duten pertsonei, 11:30etik 15:00etara, Ezkabarteko Udalaren bulegoetan, Udal Plan Orokorraren proiektu berriari buruzko zalantzak argitzeko edo galderei erantzuteko.

 

Aurrez aurreko arreta horretara joan nahi dutenek ALDEZ AURREKO HITZORDUA eskatu beharko dute Udaletxean 948 330341 telefonoaren bidez edo ayuntamiento@ezcabarte .es posta helbidean.

– PROIEKTUARI ALEGAZIOAK AURKEZTEKO EPEA:

 

Jendaurreko erakusketaren iragarkia 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta HILABETEKO epea eman zen alegazioak aurkezteko.

 

Beraz, alegazioak aurkezteko epea 2022ko abuztuaren 11n bukatuko da, 15:00etan.

 

Alegazioak idatziz aurkeztuko dira Ezkabarteko Udalaren erregistro orokorrean, jendea hartzeko orduetan (8:30etik 15:00etara) edo egoitza elektronikoan.

 

Alegazio-idazkiren bat posta ziurtatuaren bidez bidaltzen bada, azken eguna baino lehen egin beharko da, eta horren berri eman beharko zaio Udalari, posta elektronikoaren bidez lehen aipatutako helbidera, epea amaitu baino lehen.

-DOKUMENTAZIOA IKUSTEKO:

ALDAKETA ESANGURATSUENAK

 

DOKUMENTAZIO OSOA