Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Orrio

INTERESKO DATUAK

Orrio

• Historia kategoria: Tokia
• Administrazio kategoria: Kontzejua
• Kontzejuaren helbidea: San Juan kalea, 31194 Orrio – Ezkabarte (Nafarroa)
• Telefonoa: 948 33 19 88
• Faxa: 948 33 19 88
• Kontzejuburua: Judith Zalba Oteiza
• Kideak: Isidro Garciriain Oroquieta, Jesús Garciriain Aldaba, Genoveva Garciriain Oroquieta , eta Teresa Marañon Diez
• Auzitegi barrutia: Iruñea
• Merindadea: Iruñea
• Mankomunitatea: Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitatea
• Populazioa: 58 biztanle
• Azalera: 3 Km²
• Komunikazioak: NA-121-A eskualde mailako NA-4210rekiko loturaraino

KOKAPENA

Ezkaba mendiaren ipar hegalean egonik, mendi hori eta Garrues, Zildotz-Cildoz, Anotz eta Makirriain kontzejuak ditu mugakide.

HISTORIA

Gaur egun hiru kilometro koadro baino gehixeagoko azalera izanik, Orrio tokian Iruñeko Katedralak ondasun batzuk izan zituen. Egun hirurogei bat biztanlekoa da, XVIII. mendearen bukaera aldera bezalatsu. Geroago kopuru horrek gora egin zuen eta XX. mendearen hasieran ehun izatera iritsi zen. Hortik aurrerako populazio beherakada pixkanaka gertatu zen eta 80ko urteetan pixka bat suspertu zen.
Mikel Belaskok bere “Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra” obran azaltzen duenez, herriaren izena euskarazko “orri” hitzetik etor liteke, zeini “o” toponimikoa, zenbait izenetan ohiko atzizkia, gehitu baitzitzaion. Eta euskarazko “orre” eta latinezko “horreum” (garai) hitzekiko lotura onartzerik ez bide dagoela gehitzen du.

Herriari testu zaharretan eginiko aipamenei dagokienez, “Orion” (1276) eta “Orio” (1366) agertzen direla esan dezakegu, baina gaur egungo izena jada 938. urteko dokumentu batean ikus daiteke eta hurrengo mendeetan errepikatu egiten da.

San Joan Bataiatzaileari eskainiriko eliza du, zein, “Nafarroako Entziklopedia Itzela”ren arabera, XIII. mendean eraiki baitzuten. Nabe bakarrekoa da eta aldare nagusiaren aldeko kanpoko murruak horma-bularrez sendoturik daude.
Tenplura atariak babesturiko arku zorrotzeko ate gotiko batetik sartzen da. Barnealdean jatorrizko altzarietako batzuk nabarmentzen dira, hala nola Haurra duen Ama Birjinaren tailu gotikoa.
FESTAK

Festak iraileko azken astean egiten ditu San Migelen omenez.
San Joan suak ere egiten dira urtero, hori herriko patroia baita, ekainaren 23an.

HORNIDURAK

Kontzeju Etxea eta Elkartea.