Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Armarria

Escudo de Ezcabarte”Urdina eta hegoak bilduriko arrano bat, beste erdia urre kolorekoa eta atzaparrak goraka zabalik dituen lehoi gorria. Tinbrea, urrezko eguzkia”

Ezkabarteko armarriak tinbrean duen EGUZKIak Euskal Herriko sinesmen zaharretan babes eta mito konnotazioak ditu eta orain dela oso gutxi arte SAKRATU, SANTU eta BEDEINKATUtzat hartu da eta emakumezkoaren generoa eman zaio. Gure herrietako anitzetan AMANDREA esaten zitzaion EGUZKIari agurtzen zitzaionean.

Haren sarrera iritsi eta horizontean ezkutatzean, mendien atzean, bere ama ANDRA MARIren besoetan babestera zihoala uste zuten; azken horrek MARI numena ere izendatzen du, pertsonifikaturiko lurra besteak beste.

EGUZKIri, bestalde, espiritu maltzurren aurkako botereak egozten zizkioten eta haiek uxatzeko eraginkorra zen; sorginak, aztiak eta jeinu gaiztoak botererik gabe geratzen ziren EGUZKIren argi izpi batek ezustean harrapatzen zituenean eta laster joan behar zuten beren haitzuloetara.

Hemen eguzki ikur nagusia EGUZKI LORE da (Carlina acanthofolia) eta gaur egun arte iraun duen haren erabilera mitologiko folklorikoak mendetan zehar iraun du, babesle, kristautasun aurretik gure arbasoek Eguzkiari egiten zioten gurtzaren oroigarri, zein oraindik ere ikus baitezakegu Ezkabarteko etxe askotan ate, leiho eta balkoietan iltzaturik.

José Mari Pastor-en testua.

Escudo de Ezcabarte