Ezkabarte ibarra Done Jakueren bideko etapa baten barnean dago: Orreaga – Iruñea – Gares – Lizarra. Bide horretako bigarren etapan Arreko Trinitatetik pasatzen da Iruñera iritsi baino lehen.
Ezkabarte ibarra Baztandik etortzen den Done Jakueren bideko azken etapan dago eta ibilbide hori ezagunenari, Frantziako bidea deiturikoari, lotzen zaio Arreko Trinitateko zubiaren ondoan.
Bide historikoak mazela erditik igaro eta Orikaingo alde zaharra zeharkatzen zuen bide zaharraren bitartez lotzen zuen Sorauren Arrerekin. Baina bide hori desagertu egin zen.
Ultzamaren ertzetan ibai parkeko bidea eraiki zenetik, ibilbidea ederki alda daiteke horretara eta ibiltariari giro lasai eta erlaxatua eskaintzen dio.