INTERESEKO DATUAK
- Historia kategoria: Tokia
- Administrazio kategoria: Kontzejua
- Presidentea: Pablo Garde Razquin
- Kideak: Mireia Echauri Pereda, Antxon Ibarra Berasain eta Natxo Odria Andreu.
- Auzitegi barrutia: Iruñea
- Merindadea: Iruñea
- Mankomunitatea: Iruñerria
- Populazioa: 175 biztanle
- Azalera: 1,48 Km²
- Komunikazioak: Iruñea – Behobia N121-rekin
KOKAPENA
Iruñeko iparraldean dago, Ezkaba mendiaren oinean. Iparrean Orikaingo Errebala eta Eusa ditu mugakide, hegoan Iruñea eta Antsoain, ekialdean Arre eta mendebaldean Ezkaba.
HISTORIA
Errege jauntasuneko tokia izana da, non 1280an zeuden 5 petxa-etxeetako zerbitzuek urteko 7 “kahiz” eta erdi garagar eta olo eta 30 sos, gehi “erraiak” zirela-eta beste 5 eta “iturriak” zirela eta beste 10 ekartzen zituzten.
Koroak Orreagako Andre Mariari utzi zion herriko elizaren patronatu eskubidea (1414).
Juan de Ezpeletak 1427an gozatzen zuen jauntasun errenta: 27 sos, 4 “kahiz” gari eta bezainbeste olo.
FESTAK
San Lorentzo eguna. Abuztuaren 10an.
HORNIDURAK
Estali gabeko pilotalekua du.