Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Historia

EZKABARTE euskarazko toponimoa zeinen esanahia “Ezkaba mendiaren arteko tartea” izan baitaiteke duen mendia izen bereko herriaren gainean dago, horri izena eman diola, eta ekialdetik mendebaldera hedatzen da, Arreko Trinitatetik Berriogoitira, ibar osoa azpian duela.
Ezkaba mendia Ezkabarteko bigarren garaiena da, 892 metroko altitudekoa, eta haren gailurrean Alfontso XII. Gotorlekuaren aztarnak daude (gotorlekuari eta mendiari San Kristobal esan izan zaie, hegalean egon zen izen horretako baselizagatik). 974 metroko Ostiasko ibarreko gailurrik garaiena da.
Egun udalerria osatzen duten toki populatuak Arre, Orikain, Sorauren, Anotz, Azotz, Ezkaba, Garrues, Eusa, Makirriain, Orrio, Zildotz eta Aderizko Jaurerria dira.
Erliebe malkartsua Ultzama ibaiak zeharkatzen du eta beste ur-laster txikiago batzuekin batera ureztatzen du.
Ezkabarte historiaurretik egon da populaturik eta baiezta daiteke, hainbat aurkikuntza ikusita, gure arbasoak etengabe bizi izan direla hemen, Harri Arotik, orain dela 6.000 urtetik, Metal Aroan eta historia garaian, zeinetako zenbait euskal txanpon-etxetako txanpon batzuk, idazki iberikodunak, aurkitu baitziren.
Halaber, antzinatasunaren lekuko, aspaldian desagertu ziren Erroma garaiko 2 brontze xafla, inskripziodunak, aurkitu zituzten Arreko Trinitatearen ondoan, baita Terra Sigilatako ontziak eta brontzezko fibularen bat errota baten hondakinetan ere.
Geroko material batzuek, burdinazko lantza punta edo belarri batek esaterako, jada Erdi Arora eramaten gaituzte eta garai horretan baziren gaur egungo herriak dokumentuetan jasota.
José María Pastor-en testua.