Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Klima Aldaketaren Nafarroako Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena

Planetari zer gertatzen zaion kezkatzen zaitu? Zerbait egin ahal izatea gustatuko litzaizuke?

Erantzuna baietz bada, mezu hau zuretzat da.

Nafarroako Klima Aldaketaren Herritarren Asanbladan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Nafarroako Gobernuak sustatutako ekimena da herritarrek klima-aldaketari buruzko erabakiak hartzen parte har dezaten.

Asanblada askotariko jendeak osatuko du: gizon eta emakumeak, Iruñeko jendea eta Nafarroako herri ezberdinetako jendea, migratzaileak, ikasketa maila ezberdinetako jendea, adin ezberdinetako jendea…

Ezinbestekoa da zuen ahotsak entzutea, eta zuen esku dago parte hartzea gauzak alda daitezen.

 

Zer egin behar da parte hartzeko?

Eman izena web orri honetan urtarrilaren 16a baino lehen.

https://participa.navarra.es/assemblies/asamblea-ciudadana-navarra-cambio-climatico

Izena eman dutenen artean zozketa bat egingo da, herritar talde guztiak ordezkatuta egongo direla bermatzeko.

 

Zer baldintza bete behar dira?

16 eta 75 urte bitartean izatea eta Nafarroan erroldatuta egotea.

 

Zer esan nahi du herritarren batzarrean parte hartzeak?

Asanbladan parte hartzeak 5 saiotan parte hartzea dakar, bakoitza 8 ordukoa, bi egunetan banatuta: ostiral arratsaldetan (4 ordu) eta larunbat goizetan (4 ordu), aurrez aurre eta online, hilean behin, otsaila eta ekaina bitartean.

 

Ba al dago ordainik?

Bai, 400 €-ko konpentsazio ekonomikoa dago batzarrean parte hartzeagatik.

 

Eta gaiaz asko ez dakigunontzat ba al dago laguntzarik?

Bai, gaiekin eta azken txostena egiten lagunduko dizuten 12 adituk osatutako talde bat dago.

 

Informazio gehiago nahi baduzu, hemen aurki dezakezu:

 

Galderaren bat baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko honen bidez comunicacion@jpiconsultores.com

 

ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA, ASKO DUZU EMATEKO!