Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Udako Hiri Udalekuetan izena emateko epea zabalik, Olaibar, Ezkabarte eta Atarrabiako oinarrizko zonan erroldatutaentzat

Izen-emateak maiatzaren 13tik 31ra arte,

948 012 012 telefonora deituz

 

Atarrabiako oinarrizko zonan erroldatuta dauden haurren gurasoek, lan-arrazoiengatik, ezin badituzte eskolako oporraldian zaindu eta egoerari aurre egiteko beste laguntzarik ez badute. Salbuespen gisa, ratioak betetzeko plazak badaude, erroldatu gabeko adingabeak inskribatu ahal izango dira, izena emateko hurrenkeraren arabera.

Adina: 3-12 urte bitarteko haurrak. 3 urtekoak, uztailaren 10a baino lehen beteak, haur-eskolan eskolatuak eta esfinterren kontrola izatea.
Ordutegia: 9:00etatik 14: 00etara eta astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik.
Iraupena: eskaera hamabostean behin egingo da:
Euskaraz zein gaztelaniaz: uztailaren 15etik 31ra, abuztuaren 1etik 16ra eta abuztuaren 19tik 30era (Kuota taula honen arabera).
Euskara: euskarazko koloniarentzat ezinbestekoa da D ereduan ikastea Karrikaluzeko kuota euskaraz parte hartzen dutenentzat bakarrik aplikatuko da.
Tokia: Atarrabiako Kultur Etxean.

Kuota: Hamabostaldiko eta haur bakoitzeko ordainduko da:.

Erroldatuak Erroldatuak Ez-erroldatuak Ez-Erroldatuak
Hamabostaldiko Kuota Karrikaluzeko Kidea Hamabostaldiko Kuota Karrikaluzeko Kuota
Lehenengo seme-alaba 85 € 68 € 127 € 102 €
Bigarren-Seme-alaba 65 € 59 € 97 € 89 €
Gainerakoak 55 € 51 € 82 € 76 €

 

KANPALDIAREN MATRIKULA GAUZATU ONDOREN EZ DA DIRURIK ITZULIKO.

Eskaerak egiteko epea: maiatzaren 13tik 31ra arte 948 012 012 telefonora deituz. Izena emateko orduan udalekuaren kostua ordainduko da. Ordainketa txartela bidez eginen da. Norbaitek txartelik ez balu Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegora jo beharko luke, eskabidea egin eta une horretan emanen dioten ordainketa-gutunaren bidez udalekua ordaintzeko.