Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BERDINTASUNARI ETA GENERO INDARKERIAREN PREBENTZIOARI BURUZKO INKESTA EZKABARTEN

IGUALAR AHOLKULARITZATIK eta EZKABARTEKO UDALAREN ekimenez, zuekin harremanetan jartzen gara, Ezkabarten berdintasunaren eta genero-indarkeriaren prebentzioaren arloko egoeraren diagnostiko bat egin behar delako. Horretarako, prozesu parte-hartzaile bat eginen da herritarrak inplikatuz.

Diagnostikoaren 1. faseak INKESTA PERTSONAL bat du, zure udalerriaren edo kontzejuaren egungo egoera zehazteko, eta, horrela, genero-indarkeriaren arloan dituzun pertzepzioak, iritziak eta beharrak ezagutu ahal izateko. Azken helburua da zure parte-hartze aktiboa eta zure testigantza izatea, hori funtsezkoa baita Diagnostikoa egiteko orduan.

Beheko formulariorako estekaren bidez, INKESTA PERTSONAL baten bitartez parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Horregatik, bete dezazula eskatzen dizugu, eta erantzunen erabateko anonimotasuna bermatzen dizugu. Edonola ere, partekatu, birbidali, zabaldu eta abar egin dezakezu.

Inkesta paperean egin nahi baduzu, Ezkabarteko Udaleko postontzietan  edo Zildotz-Cildoz, Orrio, Makirriain, Eusa, Sorauren, Oricain, Azotz-Azoz eta Arreko kontzejuetan jaso eta beteta itzuli ahal izanen duzu.

 

INKESTAREN ESTEKA