Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko
Ezkabarteko Udaleko alkateak, 2025eko ekainaren 19an emandako 120 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi du, zeina aurrera eramanen baita arau hauetan eta jarraian ageri diren oinarrietan ezarritakoaren arabera: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten du) eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten du).
ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA (PDFn)
ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA (Word)
DEIALDIAREN IRAGARKI OSOA, HEMEN IKUSI