Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EZKABARTE IBARREKO ONGIZATEAREN ASTEA. 2025.eko AZAROAREN 17tik 21era

ONGIZATEAREN ASTEAREN ASMOA

  • Gure osasun mentalaren garrantzia ikusaraztea.
  • Ohartzea zeinen garrantzitsua den gertatzen zaigunaz ohartzea, horrela ardurak hartzeko eta jardun ahal izateko.
  • Ikaskuntza eraldatzaileko esperientzia bat eskaintzea, parte hartzezko tailerren bidez.
  • Ongizate emozionalerako bizi-ohitura osasungarriak sustatzea.

 

NORENTZAT

Beren ongizate emozionala hobetzeko interesa duten Ibarreko pertsona guztientzat. Ongi etorriak dira adin nagusiko guztiak.

 

EDUKIA

  • Astelehena 17. Tailerra: Konturatzea. Arduraduna: Idoya González Gorría – Psikologoa
  • Asteartea 18. Autoestimuaren crossfit-a. Arduraduna: Idoya González Gorría – Psikologoa
  • Asteazkena 19. Mindfulness, arnasketa eta erlaxazioa, Saraswatirekin. Arduraduna: Rosa Martos García – Yogako eta meditazioko irakaslea
  • Osteguna 20. Emozioen trivial-jokoa. Arduraduna: Idoya González Gorría – Psikologoa
  • Ostirala 21. Barre-terapiako saioa. Arduraduna: Sergio Salinas Ariz – Aktorea & Komikoa

 

KOKAPENA ETA ORDUTEGIAK

  • Astelehenetik ostegunera bi saio: 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Ostiralean, saio bat: 17:30etik 19:30era. Ostiralean, saio bat: 17:30etik 19:30era
  • Ezkabarte ibarreko kiroldegia.

 

PARTE-HARTZEA

  • Parte hartzea doan, aldez aurretik izena eman beharrik gabe
  • Jarduera batean edo gehiagotan parte har daiteke. Astea hobeto aprobetxatzeko, jarduera guztietan parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

OHIKO GALDERAK:

  • Terapia bat da? Ez, jarduera guztiak prestakuntzakoak dira; ez da terapia pertsonala, ezta taldekoa ere.
  • Beharrezkoa al da istorio intimoak eta pertsonalak kontatzea? Inola ere ez. Uneren batean adibide pertsonal garrantzitsu bat badago, partekatu ahal izango da, baina ez da beharrezkoa halakorik egitea, nahi ez badugu.
  • Gai sentimentalak jorratuko ditugu? Ez, ez dahori asmoa. Asteko gai nagusiei ikuspegi zabal batetik begiratuta helduko diegu.
  • Zer gai landuko ditugu? Kontzientzia hartzearen garrantzia eta autoestimuaren printzipioak landuko ditugu; mindfulnessaren, arnasketaren eta erlaxazioaren eguneroko praktika pertsonal labur bat ikasiko dugu; kudeaketa emozionalaren oinarrizko zutabeak ikasiko ditugu, eta barre-terapia saio bat eginez amaituko dugu astea, alaiki barre egin ahal izateko.
  • Saio teorikoak edo praktikoak dira? Tailerrek gutxieneko esparru teorikoa emango digute, bai eta teoria praktikara eramateko tresnak ere.
  • Beharrezkoa al da gai horiekin aldez aurretik esperientzia izatea? Ez, inola ere ez. Ikuspegi pluralaz landuko ditugu, denek atera diezaioten probetxua, bai gai horietan berriak direnek eta bai eskarmentu handiagoa dutenek.
  • Jardueraren batek lan fisikoa eskatzen du? Ez, ez da ariketa fisikorik egin behar.

 

ZALANTZAK:

Zalantza teknikoak argitzeko, deitu hona: hola@elbuenvivir.org

Administrazio gaietarako Ezkabarteko Udalarekin harremanetan jar zaitezke: ayuntamiento@ezcabarte.es

PROGRAMA IKUSTEKO