Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ULTZAMA MAITIA / QUERIDO ULTZAMA: HIRIGINTZA JASANGARRIAREN ARLOKO EKINTZA BERRITZAILEEI BURUZKO DIAGNOSTIKOA

Ezkabarteko Udalak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso du hirigintza jasangarriaren arloko ekintza berritzaileak egiteko. Horren bidez, zenbait jarduera proposatzen dira ibaiaren hobekuntza hidraulikorako, ingurumenerako eta erabilera publikorako, ARRE eta SORAUREN hiriguneetatik igarotzean, eta, era berean, herritarrak sentsibilizatu nahi dira hainbat gairi buruz, hala nola ibai-ingurunean hondakinak uzteko problematikari buruz edo biodibertsitatearen kontserbazioaren garrantziari buruz.

Hori guztia partaidetza-prozesu baten bidez gauzatu da, tokiko gobernantzaren hobekuntza eta herritarren inplikazio aktiboa sustatzeko erabakiak hartzerakoan, herritarrak ingurumen-arazoez sentsibilizatzeko eta ibaiaren egoeraren diagnostiko hobea egiteko.

Diagnostikoaren helburuak honako hauek dira:

  1. Ibaiaren iraganeko erabilerei eta ibai-inguruneko hainbat elementuren ondare immaterialari balioa ematea.
  2. Ibai-ingurunearen erresilientzia handitzea klima-aldaketaren aurrean, oro har, eta uholdeen aurrean, bereziki, Rewilding ikuspegiarekin.
  3. Hiriko ibai-sistemaren biodibertsitatea hobetzea, espezie exotikoak eta inbaditzaileak kenduz.
  4. Sorauren eta Arreko biztanle guztiek ibai-inguruneari dagokionez gaur egun dituzten eta etorkizunean izango dituzten beharrak jasotzea, eta behar horiei erantzuteko jarduerak proposatzea.
  5. Herritar guztiak ingurumen-arazoen inguruan sentsibilizatzea, hala nola ingurune naturaletan hondakinak uztearen inguruan edo espezie exotiko eta inbaditzaileen inguruan.

Adinekoen, generoaren eta gizarteratzearen ikuspegiak zeharka txertatzen dira diagnostikoaren jarduera guztietan.

ESTEKA honetan, egindako diagnostikoa kontsulta dezakezu

Gainera, Soraurengo zortzi adineko elkarrizketatu ditugu, ibaiaren iraganeko erabilerak ezagutzeko. Elkarrizketa hauekin, Youtuben eta HEMEN entzun daitekeen Podcast bat egin da.

Azkenik, sentsibilizazio eta hedapenerako datozen dokumentuak prestatu dira:

Espezie exotiko eta inbaditzaileei buruzko diptikoa  (Tamaina 882 Kb)

Intereseko eremuei buruzko diptikoa  (Tamaina 908 Kb)

Naturzaborrari buruzko triptikoa (Tamaina 115 Kb)

Proiektuarekin bukatzeko antolatu genuen bileraren grabazioa gorde dugu, etorri ezin izan zuen edonork ikusteko aukera izan dezan.