Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AGUIRRE HOTELA

KOKAPENA

Iruñetik 8 kilometrora, Frantziara Irun barna joateko bidean, Orikain eta Sorauren arteko errepidearen ondoan, pinudiak eta landaretza oparoa nabari dituen inguruan.

SALOI ETA JANGELAK

Oturuntzak egiteko saloi handia, dotore dekoraturik, 250 lagunentzako tokia. Edukiera ezberdinetako 3 jantoki pribatu, ospakizun intimoagoetarako edo enpresa bileretarako, denak luxuzko altzariz giroturik, zure egonaldia pribatutasun handiko giroan atseginago egiteko.

 

 

SUKALDARITZA

Gure gastronomia eskaintza sukaldaritza nafar tradizionalenaren barnean dago. Oturuntzetarako menu sorta zabala dugu, zure neurriko aukera multzo handia, horien guztien protagonista gure 30 urte baino gehiagoko bizitzak bermatzen duen gure kalitate aitortua delarik.
Urte osoan zehar, bestalde, garaiko karta izaten dugu, zeinetan urtaro bakoitzeko barazkirik onenak, Kantauriko arrain eta itsaskiak eta bertako haragi gorri bikainak aurkituko baitituzu, eta horiek gure ardandegiko ardo nobleekin dastatzen ahalko dituzu eta gure etxeko gozogintzako postre gozo-gozo batekin bukatzen.

 

ATSEDENA

Gurean, terrazaz eta lorategiz inguraturiko 20 metroko igerileku ederraz gozatzen ahalko duzu.
Burualdean, beiraz itxiriko toki atsegina dago, non, zuk hola nahi baduzu, aperitibo osoak edo udako afari atsegina zerbitzatzen ahalko baitizkizugu.

GELAK

Gure etxean ostatu hartzea gustuko baduzu, 15 gela bikoitz eroso eta gure familia trataera atsegina jartzen dizkizugu eskura.

Helbidea: 31194 Orikain – Ezkabarte (NAFARROA)

Telefonoa: 948 33 03 75

Faxa: 948 33 03 75